Bosniako Serbiar Errepublikako Armada
Војска Републике Српске (ВРС) Vojska Republike Srpske (VRS) | ||
| ||
Sorrera | 1992ko maiatzak 12 | |
Amaiera | 2006 | |
Estatua | Bosniako Serbiar Errepublika | |
Koartelak | Banja Luka, Bosniako Serbiar Errepublika | |
Komandanteak | ||
---|---|---|
Buruzagitza nagusia | Ratko Mladić |
Bosniako Serbiar Errepublikako Armada (serbieraz alfabeto zirilikoa erabiliz: Војска Републике Српске, ВРС eta alfabeto latinoan serbiera, kroaziera eta bosnieraz: Vojska Republike Srpske, VRS) gaur egun Bosniako Serbiar Errepublika denaren indar armatua izan zen, Kroaziako independentzia eta Bosniako gerran aritu zena 1990ko hamarkadan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992ko maiatzaren 12an sortu zen, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako armadatik banaturik, Bosnia-Herzegovina herrialde horretatik banatu zen urte berean. Bosniako gerran (1992-1995) 80.000 kide inguru izan zituen armadak.
Armada, VRS ere deitua bere serbierazko siglengatik, gehien bat ofizial serbiar ortodoxoz eta Bosnia-Herzegovinako soldaduz osaturik zegoen. Armada erregularraz gain, Bosniako Serbiar Errepublikaren alde formazio paramilitar serbiar, greziar eta errusiarrak aritu ziren beste zenbait boluntarioekin batera.
Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak bosniako eta kroaziarren aurka Bosnia-Herzegovinan eginiko gerra krimen eta genozidioen egile izendatu du VRS. Buruzagi militar nagusia Ratko Mladić jenerala zen, gaur egun ICTYk eginiko genozidio akusaziopean dagoena, beste kargu altuko serbiar ofizial batzuekin batera. Azkenean Mladić Serbian atxilotu zuten 2011ko maiatzaren 26an.